Goñiko 1.txanda hastear. Oharrak

Kaixo lagunak,

Asteburuan txanda hastera doa eta dana ondo antolaturik dago, autobus geltoki eta ordutegiak, kotxez bila joan edo ekartzeko ordutegiak etab. beraz lasai egon zaitezte. Geltokietan ere hitzordua baino lehenago begiraleak izango dira zerrenda pasatzen, gainera, telefono eta gazte eta haurren zerrendak dituztenez, danen ardura izango dute. Arazorik balego haiek jarriko lirateke zuekin harremanetan.

Bulegoko ordutegia astean zeharrekoa da, arratsaldeko 18:00-20:00 bitartean. Beraz, aste bukaeran, bulegoan larrialdiak bakarrik atendituko dira beharra izanez gero telefonoko kontestadore bitartez eta ahal den azkarren atendituko direnak.

Ondo ondo izan