Larunbatean Bernedoko 1.txanda amaitu eta Bernedoko 2.a txanda hasiko da

Kaixo lagunak,

Asteburuan txanda bat amaitu eta bestea hastera doa. Lasai egon, dana ondo antolaturik dago, autobus geltoki eta ordutegiak, kotxez bila joan edo ekartzeko ordutegiak etab. beraz trankil egon zaitezte (dudarik izanez gero udalekuak.eus orrialdeko autobusak atalean dituzue ordutegi taulak).

Geltokietan ere hitzordua baino lehenago begiraleak izango dira zerrenda pasatzen, gainera, telefono eta gazte eta haurren zerrendak dituztenez, danen ardura izango dute. Arazorik balego haiek jarriko lirateke zuekin harremanetan. Dela dela, kontutan hartu ordutegiak malguak direla, batez ere itzulerak luzatu egiten direlako. Autobusa asko atzeratuko balitz geltokiko gurasoekin kontaktatzen saiatuko dira autobusetako begiraleak.

Azken orduko oharrik baduzue (botika, itzulerarako ordua etab.) idatziz geltokiko begiraleari eman.

Bulegoko ordutegia astean zeharrekoa da, arratsaldeko 18:00-20:00 bitartean. Beraz, aste bukaeran, bulegoan larrialdiak bakarrik atendituko dira beharra izanez gero telefonoko kontestadore bitartez eta ahal den azkarren atendituko direnak.

Ondo ondo izan