Izen emateak gaur hasi dira!

Gaur astelehena bada ere, danok poztu gara udalekuetan pentsatzen, nora joan, zein txandatara, norekin… eta nola ez urduri! Lasai egon! Martxoak 19 arte irekita egongo da izena emateko epea, eta oraindik plaza libreak dituzten txandetara joateko aukera izaten jarraituko dugu.

Izen emateen inguruan emailera zeinbat kasu iritsi zaizkigu soluzio erraza daukatenak, adi:

  • Daturen bat gaizki dagoela konturatu gara izen ematea egin ondoren. Idatziguzu izen ematearen zenbakia eta aldaketa zein den “udalekuak@udalekuak.eus” korreora.
  • Izen ematea egin dugu baino beste lagun bat talde berdinean sartu nahi dugu. Izen emate berri bat egin hiru lagunekin eta idatzi emailera ezabatu beharrekoaren izen emate zenbakia emanda. 
  • Izen ematea ongi egin dudala uste dut baina etzait emailera konfirmazio mezurik iritsiAukera ezberdinak izan daitezke: 1) emaila gaizki idatzi duzu, 2) spam edo correo no deseadoan egon daiteke edo 3) izen emateko azken pausoan, datuak errepasatzerakoan, ez duzu izen ematea konformatu. Arazorik baduzu jarri gurekin kontaktuan emailez edo telefonoz (18-20:00 astean zehar).
  • Txanda ezberdinetan apuntatzeko aukera dago? Noski, adin tarte berdineko txanda ezberdinak ditugu eta aukera dago bat baino gehiagotan izena emateko.

 

Ondo ondo izan!