Izen emateen itxiera

Kaixo lagunak!

Gaurko egunean zerrendak garbitzen gabiltza jo ta fuego eta ikusi dugunez txanda batzuetan oraindik plaza libreak daudela, ahalik eta azkarren irekiko ditugu izena emateko aukera izan dezazuen!

ZER GERTATZEN DA JADA IZENA EMAN DUGUNOKIN?

Zure txanda itxita badago, plaza baino pertsona gehiago izena eman duzuelako da. Kasu horretan APIRILAK 16 arte itxaron beharko duzu aukeratua edo ez aukeratua izan zaren jakiteko.

Zure txanda ireki badugu, oraindik plaza libreak daudela esan nahi du. Kasu horretan adin tarte barruan izena ongi eman baduzu, ZUZENEAN ONARTUA zaudela jakin ezazu (dena dela apirilak 16 zerrendak argitaratuko ditugu baitare).

ORAIN IZENA EMAN NAHI BADUT?

Martxoak 19 baino beranduago izena eman badut, txanda horretan plaza libreak daudela esan nahi du. Etzara “aukeraketan” sartuko, adin tarte egokian izena eman baduzu, ZUZENEAN ONARTUA izango zara.

Ondo ondo izan eta zorte on!!