Txandara joateko garraioa

Kaixo lagunak!

Fitxa betetzerako orduan askoren zalantza izaten da garraio zerbitzua, autobusa edo kotxea?

Autobusen ibilbideak izena eman duten ume/gazteen artean egiten ditugu behin betiko zerrenda eukitzerakoan. Saiatzen gara guztientzako eskuragarriak diren ibilbide eta geltokiak aukeratzen, horregatik urtero dira ezberdinak eta amaierako zerrenda izan arte ezin dugu jakin nolakoak izango diren.

Zalantza eukitzekotan hobe da “x” autobusaren aukeran jartzea ibilbidea egiterakoan kontuan izan dezagun, eta iritziz aldatuz gero, beti dago kotxez joateko aukera. Alderantziz egitea beti ez da posible izango autobusean leku mugatuak ditugulako.

 

Ondo ondo izan!