Skip to content
Menu

Bernedo

Bernedoko Sarrea Euskal Udalekuaren antolakuntza ere boluntarioen esku dago: hezitzaileok eraikitzen, indartzen eta zaintzen ditugu udalekuaren inguruko alderdi guztiak, auzolanean. Txanda bakoitza autonomoa da, hau da, bertako hezitzaileek beren erara kudeatzen dute egitaraua, funtzionamendua, edukiak eta abar, baina txanden arteko elkarlana eta komunikazioa etengabekoa da, ezinbestekoa delako udaleku guztiei koherentzia eta osotasuna emateko.

Etengabeko harreman horren adierazgarri, txanda guztiek jarraitzen diegu balio berdinei, eta txanda guztietan ditugu helburu orokor berdinak. Etengabe saiatzen gara horien inguruko prestakuntza jasotzen, hezitzaileak urtez urte jantziagoak izan gaitezen, eta urtetik urtera haurren eta gazteen esperientzia ere hobea izan dadin.

Honako hauek dira Sarrea Euskal Udalekuak gidatzen dituzten balio nagusiak:

Euskara eta euskal kultura

B1

Bernedoko Sarrea Euskal Udalekuen helburu nagusietako bat da haurrak, gazteak eta hezitzaileak euskaraz bizi daitezen, erakustea euskara tresna erabilgarri bat dela egunerokorako, lagun berriak egiteko eta harreman estu, osasuntsu eta lagunkoiak eratzeko. Euskal lurralde guztietako haurrak bateratzen ditugu, askotariko egoera soziolingustikoetan bizi direnak, elkarri beren egoeren, hizkeren, ohituren eta abarren berri eman diezaieten, udalekuetatik euskararen eta euskal kulturaren ikuspegi ahalik eta aberatsena eraman dezaten etxera. Laburtzeko, beraz, murgiltze esperientzia bat eskaintzen dugu, euskal kulturarekin une oro kontaktuan egoteko leku bat.

B2

Zaintza

Lan handia egiten dugu Sarrea Euskal Udalekua gune seguru bat izan dadin edonorentzat, edozein direla ere bakoitzaren ezaugarri pertsonalak, gorputza, genero nortasuna, genero adierazpena, sexu orientazioa, arraza eta abar. Horretarako, elkarren zaintza giroa sustatzen dugu hezitzaileen, haurren eta gazteen, eta elkarren artean, gu guztion dibertsitatea ospatuz eta ikuspegi feministatik haurrei elkar errespetatzearen eta zaintzearen onurak erakutsiz. Gure ustez, horrela soilik bermatu dezakegu giro osasungarri, eroso eta inklusiboa.

Natura

B2

Berebiziko garrantzia ematen diogu naturarekin dugun harremanari ere, eta bereziki bultzatzen dugu landa eta nekazaritza guneen ezagutza. Gure asmoa da egun gero eta hutsagoak dauden txoko horietan bizitza dagoela eta bizitza hori oso garrantzitsua dela erakustea, baita naturarekin lotutako bizitza posible dela ere. Halaber, aisia eredu alternatiboa sustatu nahi dugu, teknologiatik aldendutakoa, guztiok barruan dugun jolasteko sena piztu nahi duena, gogoraraziko diguna jolasteko ere jaio garela eta badakigula jolasten naturak eman dizkigun elementuekin.

B4

Jolasa

Azken horri hertsiki lotuta, apustu handia egiten dugu jolasaren alde, aisia hezitzailerako ezinbestekoa baita elkarrekin jolas harremanak eraikitzea, partaidetza, inklusibotasuna, elkarlana eta auzolana bultzatzeko. Jolas kolaboratiboari lehentasuna ematen diogu, lehiakorraren aurretik, elkarren aurka jolastu beharrean elkarrekin jolastu eta elkarri laguntzen guztiok ondo pasa dezagun.

B5
B6
B7

Bernedoko txandak

1. txanda

Uztailaren 1etik 15era
12-13an jaioak
350€

bBack

3. txanda

Uztailaren 31tik Abuztuaren 6ra
16-17an jaioak
150€

2A. txanda

Uztailaren 15etik 23ra
14-15ean jaioak
200€

bBack

4. txanda

Abuztuaren 8tik 23ra
09-10-11an jaioak
375€

2B. txanda

Uztailaren 23etik 31ra
14-15an jaioak
200€

bBack