Oharra

Euskal Udalekuen oharra, Covid-19aren eragina dela eta

Covid-19ak euskal gizarte osoan izan du eragina, eta, ondorioz, baita Euskal Udalekuen eguneroko jardunean ere. Egoerak sortu duen ziurgabetasuna dela eta, eginbeharrak egokitu behar izan ditugu, ezartzen ari diren neurriak oinarri hartuz. Ezjakina da zer erabakiko den datozen aste eta hilabeteetan, eta ez dakigu udalekuak egiteko baimena emango duten ere. Hala ere, jakinarazi nahi dizuegu normaltasunez ari garela lanean, etorri daitekeen egoerari aurrea hartu nahian; aukera posibleak planteatzen eta erabakiak hartzen, azken batean. 

Hona hemen orain artekoak: 

  • Izena emateko epea itxi da, baina oraindik bada bete ez diren txandetan apuntatzeko aukera ere. Beraz, animatzen zaituztegu txanda horiek betetzera.
  • Hautatuak izan direnek apirilaren 27tik maiatzaren 11ra bitartean egin beharko dute izen emate ofiziala, haur eta gazte bakoitzaren datu zehatzagoekin. 

Eskerrak eman nahi dizkizuegu Euskal Udalekuen proiektuarengan konfiantza osoa erakutsi duzuen guztiei. Argi dugu zuek gabe ezinezkoa litzatekela antolatzen ditugun txanda guztiei eustea. Haurrek eta gazteek ezingo lukete udaldiaz gozatu, ezta urtero era boluntarioa eta auzolanean aritzen diren hezitzaile taldeek ere. Jakin ezazue aurten ere indar guztia proiektu honetan jarria dugula. Egoerak baimenduz gero, saiatuko gara Euskal Herriko inguruak beste urte batez euskaraz blaitzen. 

Mila esker proiektuan sinesten duzuen guztiei, eta besarkada bana!

Euskal Udalekuak.