Bernedo
Bernedo

1.Txanda

(15 egun) 100 plaza
Uztailaren 1etik 15era
07 ta 08an jaioak
255€\"\"

2A.Txanda

(9 egun) 100 plaza
Uztailaren 15etik 23ra
09 ta 10ean jaioak
155€\"\"

2B.Txanda

(9 egun) 100 plaza
Uztailaren 23tik 31ra
09 ta 10ean jaioak.
155€\"\"

3.Txanda

(9 egun) 100 plaza
Uztailaren 31tik Abuztuaren 8ra.
11 ta 12an jaoiak.
155€\"\"

4.Txanda

(16 egun) 80 plaza
Abuztuaren 8tik 23ra
04, 05 eta 06an jaoiak
275€\"\"

 

Informazioa

1975. urtean hasi ginen arabar mendialdeko txoko polit honetan udalekua antolatzen. Urte hauetan guztietan ume asko pasa dira udalekutik, eta herriak berak zein inguruneak eskaintzen dituen natur aukerez gozatu izan dute (igerilekua, mendiak, zelaiak,…)

Euskara hutsean ongi pasa eta bizitzeko aukera paregabea eskaintzen du gure udalekuak, azken finean horixe baita gure helburua: haur zein gazte euskaldunen artean euskararen erabilera bultzatzea.

Helburua

  • Euskara bultzatzea: elkartearen izenak dioen bezala, udalekuan erabiliko den hizkuntza bakarra euskara izango da. Haur eta nerabeei euskal giroan bizitzeko aukera luzatuko diegu.
  • Euskal Kultura bultzatzea: Haurrek eta nerabeek euskal kulturari buruz duten ezagutza zabaltzen saiatuko gara hainbat ekintzaren bidez: jolasak, abestiak,…
  • Naturarekiko harremana sustatzea: hainbat jolasen bitartez, herri txiki batek eta bere inguruneak eman ditzakeen aukera anitzak erakutsiko ditugu.
  • ONGI PASATZEA!!!: aurreko helburu guztiak betez, garrantzitsuena umeak udaldi zoragarri bat igarotzea da.
Aterpetxea

Udaldia antolatzeko eskuartean dugun baliabiderik garrantzitsuena aterpetxea bera da. Nahiko etxe handia da eta bi zati ditu: Frontoi-aldea eta Sukalde-aldea:

Frontoia aldea:

  1. Frontoi txikia
  2. Logela
  3. Komunak (Takillak, komunak eta dutxak)
  4. Begirale gela
  5. Labadora
  6. Heritegia

Sukalde aldea:

  1. Jantokia (Estalpe batek gordetzen du euri, haize eta eguzkitatik. Udan toldo bat jartzen da hobeto estaltzeko)
  2. Logela
  3. Komunak (Takillak, komunak eta dutxak)
  4. Sukaldea/biltegi txikia

Etxe parean zelai handia dago. Oso leku egokia da ekintzak burutzeko, udalekuaren barnean baitago (udalekua harresi batez inguratua dago). Zelai honen eskuineko aldean zuhaitz bat dago, sua egiteko lekutxo bat eta esertzeko banku bat; atseden orduan haurrei asko gustatzen zaie.

 

Ingurunea

Bernedo Araban dagoen herri txikia eta lasaia da. Arabako mendialdean kokatuta dago Nafarroa eta Trebiñoko Konderritik hurbil. Errepide batek zeharkatzen duen arren, ez da mugimendu handirik sumatzen. Herriko etxe gehienak familia bakarrentzako etxeak dira; ez dira pisu asko aurkitzen. Denda gutxi daude, baina herritik gehiegitan ez ateratzeko moduko aukerak ematen ditu: harategia, okindegia, medikua, farmazia eta denetariko denda bat daude, baita bi taberna, bankua eta igeritoki bat ere.

Muga lekua da Bernedo. Alde batean, portua igo eta Errioxa aldera lautadaz eta horitasunez janzten dira lurraldeak. Beste aldean, berriz, berdea eta basoak dira nagusi. Mendi ugariz inguratuta dago : San Tirso, San Gregorio… Era berean, Okongo Amabirjiñaren ermita dago, herritik 10 minutura oinez.

Bestalde, Bernedo herri nekazaria dela esan daiteke bertako biztanle gehienak lurretik ateratako baliabideen ustiapenekin lanean aritzen baitira: lurra lantzen, animaliekin lanean, mendian… Patata landek garrantzi berezia dute Bernedon, baita gari soroek ere.
Kirola egiteko instalazio egokiak ditu Bernedok. Igerilekua eta frontoi estali bat (Ogeta pilotari bernedotarraren izena du). Herriko plazan ere frontoi txikia dago.

Bernedoko historiak ere badu bere garrantzia. Herri ondoko tontor batean suntsitutako gaztelu bat dago. Herrian ere harrizko ate bat dago. Bestalde, plazan dagoen etxe batek oso esaldi berezia du idatzia kanpoaldean, hutsik dauden etxe asko daude, hiru hilerri ditu… Benetan leku “majikoa” da Bernedo.

Egun bat

Udaldian zehar hainbat ekintza egiten dira, egun guztiak ez dira berdinak, baina gutxi gorabehera egun bat hurrengoa litzateke

  • 9:00: Esnatu. Egunero musikak ordu honetan joko du.
  • 9:30: Gosaria. Ondo gosaldu ondoren, dena jaso, hortzak garbitu eta lehenengo ekintza egiteko prest egongo gara.
  • 10:30: Ekintza. Dagoeneko iritsi da jolasteko garaia! Ekintza hauetan tailerrak, jokuak… egingo ditugu.
  • 13:30: Bazkaria. Jolasean jarraitu aurretik indarrak berritu behar ditugu sukaldariek prestatutako janari goxoarekin. Ondoren, berriz ere, ontziak jaso eta hortzak garbitutakoan atsedenaldia izango dugu bakoitzak nahi duena egiteko: etxera idatzi, zelaian jolastu, zuhaitz azpian deskantsatu,…
  • 16:00: Igerilekura. Bernedon udaran bero egiten duenez, igerilekura joango gara egunero pixka bat freskatu eta bertan jolas egiteko.
  • 17:30: Askaria. Eguraldiaren arabera igerilekuan edo udalekuan jango dugu gure ogitartekoa, hurrengo ekintza iritsi arte.
  • 18:00: Ekintza. Oraingoan eguneko bigarren ekintza egingo dugu.
  • 21:00: Afaria. Berriz ere indarrak berritzeko ordua iritsi da.
  • 22:00: Gaubela. Eguneko azken ekintzarekin iritsi gara egunaren amaierara.
  • 23:00/00:00: Ohera. Lotara gaua iritsi da eta lotara!