EUSKAL UDALEKUAK Aisialdi euskalduna – MINTZA

Uztailaren 1etik hasita abuztuaren 8ra bitartean izanen dira Euskal Udalekuak. Etxeko txikiek udaz gozatu eta lagun berriak eginen dituzte

Euskal Herri osoko umeei zuzendutako udalekuak ditugu Euskal Udalekuak. Hauetan aisialdi euskalduna eskaintzen da. Gazteek ongi pasatzeko aukera dute eta, aldi berean, heziketa euskaldun bat jasotzen dute. Egungo gaztetxoek aukera gutxi dute beren aisia euskaraz bizitzeko ; are zailagoa da eremu euskaldunetan bizi ez direnentzat. Udalekuetan parte hartzen duten neska eta mutilek euskaraz bizi daitezkeela egiaztatzen dute.


Udaleku hauetan, hizkuntzaz gain beste hainbat eta hainbat gai jorratzen dituzte. Adibidez, ohiturak, mitologia, historia, abestiak… Baina Euskal Udalekuak ez dira horretan gelditzen. Izan ere, bertan lan egiten duten lagunek argi baitute aisialdia gazteen heziketaren alde biziki garrantzitsua dela. Horregatik, prestatzen dituzten ekintzetan umeen heziketarako garrantzitsuak diren gaiak lantzen dituzte ; hala nola, hezkidetza, kulturartekotasuna, laguntasuna, naturarekiko errespetua eta abar. Beraien hitzetan : «Ezagutza dibertigarri bat izateko eskaintza da Euskal Udalekuak luzatzen duena».


médicaments contre le rhume https://pharmaciefr.org/rivotril-sur-internet/ amélioration écologique

Gazteentzat uda ongi pasatzeko momenturik egokiena izanki, denbora libre eta aisialdia profitatuz, Euskal Udalekuetara hurbiltzea aukera paregabea da. Hori ziurtatu du bertan lan egin duen langile batek : «umeek primeran pasatzen dute, gero ez dute hemendik alde egin nahi».

Udako aterpetxe hauetan hamaika jarduera egiten dituzte : txangoak, ipuinak, jolasak, gaualdiak… Baita hauek denak nahasten dituzten jarduerak ere. Gazteentzat bereziki landutako programazioa da Euskal Udalekuetan erabiltzen dena ; urte osoan zehar eraikitakoa, hain zuzen ere. Antolatzaileek umeek ongi pasatzea eta ikastea dute helburu.

Euskal Udalekuak Abaigar, Bernedo eta Goñin izaten dira urtero. Aterpe bakoitzak bere berezitasunak ditu. Kokapen geografikoaz gain, beste hainbat faktorek eragiten dituzte berezitasun horiek. Adierazgarria da udaleku bakoitzean programazioa ezberdina izatea. Izan ere, aterpe bakoitzean lan talde ezberdinak baitira eta, beraz, independienteki lan egiten dute.

Abaigar Lizarratik 14 kilometrotara dugu. Bertan den udalekua 1973.urtean hasi ziren antolatzen. Aterpeaz gain, herriko hainbat baliabide erabiltzen dituzte : pilotalekua eta igerilekua.

Bernedoren kasuan, 1975. urtean hasi ziren udalekuak antolatzen. Arabar mendialdean kokaturik, herriak zein inguruneak eskaintzen dituzten aukerak profitatzen dituzte antola- tzaileek. Horrela, igerilekura joateko aukera izateaz gain, mendi ibilaldiak egiteko parada ere badute.

Goñiko Euskal Udalekua hiruretan zaharrena da. 1970ean izan zen lehendabiziko udalekua. Egun, Goñiko Dorrekoa aterpetxean egiten badute ere, lehen Beiren izaten zen. Goñi Iruñeatik 25 kilometrotara aurki dezakegun herrixka bat da. Andia mendikatean kokaturik, aukera ezin hobea ematen du gazteekin mendi aktibitateetaz gozatzeko eta naturatik gertu sentitzeko.

Udalekuak txanden bitartez antolatzen dira. Modu horretan, txanda bakoitzean adin tarte jakin bateko umeak dira aterpean. Txanda bakoitza 9-16 egunekoa izaten da, adinaren eta udalekuaren arabera.

Urtero antolatzen dira Euskal Udalekuak eta Euskal Herri osoko gazteak hurbil daitezke. Bertan gazteek lagunak egin, jolastu eta ikasi egiten dute. Aurtengoek ere hala eginen dute.