Skip to content
Menu

Euskal Udalekuak

EUSKAL UDALEKUAK 2024

AUKERATUEN ZERRENDA

 
 

EUSKAL UDALEKUAK 2024

2024 UDALDIKO IZEN EMATEA MARTXOAREN 3tik AURRERA

 
UDA BETE ABENTURA, EUSKARAZ, ZURE ESKURA!
UdaBerteAbentura

Euskal Udalekuak hiru etxek osatzen dute. Leku desberdinak, antolaketa desberdinak, ohitura desberdinak, adin desberdinak… Orduan zerk batzen ditu hiru etxeak Euskal Udalekuetan? Euskara eta natura ideiez gain, balore gehiagok elkartzen gaituzte. Jolasa, elkarlana, uda, harremanak, alaitasuna, aniztasuna, dinamikotasuna… Etxe bakoitzak bere erara, baina ideia horiek ditu oinarrian. Beraz, esan dezakegu, ideia horiek elkartzen diren lekua dela Euskal Udalekuak, hiru etxeek elkar topatzen duten lekua eta elkarlanaren bidez aurrera doana. Ideia hori interpretatzeko forma sinple irregularrak erabiliko ditugu. Geometria soila, baina era dibertigarrian adierazita. Forma anitzak erabiliko ditugu, baina forma nagusia etxe bakoitzari lotutakoa izango da. Hau da, etxe bakoitza forma sinplifikatu batekin harremanduko dugu. Bestalde, koloreek ere garrantzia izango dute irudian zehar. Etxe bakoitzak kolore bat izan arren, Euskal Udalekuek kolore nagusi bat izango dute, hiru etxeek elkar topatzen duten lekua.

Ezagutu hiru etxeak

Abaigar

Abaigar gari soroetan murgildurik dagoen herri txiki bat da, eguraldi atseginaz gozatzeko igerilekua duena. Goizetik gauera harreman osasuntsuak sortzea da helburua, askatasun zurrunbiloaren bila.

Bernedo

Urtero herria eta igerilekua alaitzeko asmoz abiatzen gara Bernedora. Guztiok barruan dugun jolasteko sena piztea da helburua, eta naturarekiko konpromisoa eta geure arteko harreman osasungarriak sustatzen ditugu.

Goñi

Goñiko piratekin mila abentura bizitzeko irekitzen dira Dorrekoako ateak. Etxeaz bezainbeste gozatzen da Goñin bertako zuhaitzez eta zelaiez. Lurra, zura, harria… Denak du bere tokia gure bidean.

Izena eman Euskal Udalekuetako txandetan