Skip to content
Menu

2024ko Txandak

2024 UDALDIKO IZEN EMATEA MARTXOAREN 5etik AURRERA

  • Euskal Udalekuetan euskara hutsean bizi gara! Beraz, ez ezazue euskaraz ez dakien ume edo gazterik bidali!
  • Izen-ematea, martxoaren 3tik aurrera.
    Izen-ematea egiteko, gure webgunean (www.udalekuak.eus) dagoen fitxa bete beharko duzue. Gehienez, 3 haurren/gazteren eskaerak onartuko dira eta, asko jota, taldeak 3koak izango dira. Mesedez, ez ezazue izen-ematea errepikatu. Batetik, zuon umeek/gazteek ez dutelako parte hartzeko aukera gehiago izango; eta, bestetik, horrek bulegoko lana ikaragarri zailtzen duelako.
  • Izen-ematea egin aurretik, ondo begiratu zein den umeari/gazteari dagokion txanda. Aukera gehiago egoten da abuztuko txandetan.
  • Txandak guztiz bete arte zabalik egongo da izen-emate epea. Martxoaren 19tik aurrera, plaza baino eskaera gehiago dauden txandetan aukeraketa egingo da. Aukeraketa ez dugu zozketa bidez egiten. Hainbat irizpide hartzen ditugu kontuan: parekidetasuna, ahalik eta herri gehienetako jendearen parte-hartzea etab.
  • Apirilaren 5ean jakinaraziko zaizue zuen umea/gaztea aukeratu dugun ala ez. Web orrian aukeratu eta ez aukeratu zerrendak egongo dira. Izen ematearen identifikazio zenbakia erabili beharko da, izen ematea egitean eta bueltako emailean agertzen da. Aukeratuei informazio gehiago  emailez bidaliko zaie.
  • Plaza kopuruek zein datek aldaketak izan ditzakete momentuko egoeraren arabera
euskal-udalekuak
Abaigar

Abaigarko txandak

1. txanda

Uztailaren 1etik 15era
07-08-09an jaioak
350€

bBack

2. txanda

Uztailaren 15etik 29ra
10-11an jaioak
350€

bBack

3. txanda

Uztailaren 29tik Abuztuaren 12ra
12-13an jaioak
350€

Bernedo

Bernedoko txandak

1. txanda

Uztailaren 1etik 15era
12-13an jaioak
350€

bBack

2A. txanda

Uztailaren 15etik 23ra
14-15ean jaioak
200€

2B. txanda

Uztailaren 23tik 31ra
14-15ean jaioak
200€

3. txanda

Uztailaren 31tik Abuztuaren 6ra
16-17ean jaioak
150€

4. txanda

Abuztuaren 8tik 23ra
09-10-11an jaioak
375€

bBack
Goni

Goiniko txandak

1. txanda

Uztailaren 8tik 17ra
16-17an jaioak
225€

2. txanda

Uztailaren 17tik 30era
12-13an jaioak
335€

3. txanda

Uztailaren 30etik Abuztuaren 8ra
14-15ean jaioak
235€

Ezagutu hiru etxeak

Abaigar

Abaigar gari soroetan murgildurik dagoen herri txiki bat da, eguraldi atseginaz gozatzeko igerilekua duena. Goizetik gauera harreman osasuntsuak sortzea da helburua, askatasun zurrunbiloaren bila.

Bernedo

Urtero herria eta igerilekua alaitzeko asmoz abiatzen gara Bernedora. Guztiok barruan dugun jolasteko sena piztea da helburua, eta naturarekiko konpromisoa eta geure arteko harreman osasungarriak sustatzen ditugu.

Goñi

Goñiko piratekin mila abentura bizitzeko irekitzen dira Dorrekoako ateak. Etxeaz bezainbeste gozatzen da Goñin bertako zuhaitzez eta zelaiez. Lurra, zura, harria… Denak du bere tokia gure bidean.