“Euskal udaleku”tako arduradunetako bat den Jexux Mari Arrietari elkarrizketa.
Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak antolatzen dituen udalekuaz, ihardun genuen aurreko batean; Iratxen eta Agurainen antolatzen dituenetaz, alegia. Federazioak bakarrik ez ditu, ordea, euskal udalekuak moldatzen. Abaigar, Antzin, Beire eta Bernedo herrietan eratzen duenik ere bada, noski.
Jexux Mari- Arrieta dugu udaleku hauetako arduradunetako bat.Irakurri osorik
Elkarrizketa
Bernedon, Abaigarren eta Goñin izaten dira Euskal Udalekuak. Ainhoak, Leirek eta Maddik Goñiko etxearekin dute lotura, txikitatik. Begirale moduan joaten dira gaur egun, Abaigarrera Ainhoa eta Goñira Maddi. Leirek Abaigarren begirale izan nahi luke. Lan boluntarioa da begiraleena, baina gazte askok jardun nahi izaten du horretan. Irakurri osorik
Nahia Fernandez eibartarra Bernedoko begiralea da. Magisteritza ikasi zuen ingelesarekin eta haur hezkuntza ere egin zuen. 22 urte ditu eta begirale titulua orain dela 5 urte atera zuen. Euskal Udalekuetan 4 urte daramatza. Euskal Udalekuak jatorriz Ikastolen Elkartearekin batera sortu ziren, 60. hamarkada inguruan. Klandestinitatean ikasten zuten haur horiei udan jarraipena egiteko asmoz. Egun 3 etxe daude: Bernedo, Goñi eta Abaigar. Izena emateko epea martxoaren 6an hasten da, udalekuak.eus webgunean.