Badira hainbat urte euskal udalekuen ateak zabaldu zitzaizkigula.
Hainbat urte Goñi, Bernedo eta Abaigar ezagutu genituela eta haurrak izanda, gerora ere, euskal udalekuetan jarraitzea erabaki genuela.
Badira hainbat urte euskal udalekuen ateak zabaldu zitzaizkigula.
Hainbat urte Goñi, Bernedo eta Abaigar ezagutu genituela eta haurrak izanda, gerora ere, euskal udalekuetan jarraitzea erabaki genuela.
Hasiera batean udan aisialdia euskaraz bizitzeko aukera emateko asmoarekin sortu bazen ere, urteak joan ahala, beste hainbat balore gehitu zaizkio proiektuari, betiere euskara ardatz harturik. Goñi, Bernedo eta Abaigar etxeetako lagunak izan dira Zebrabidean, aurtengo udaldiaren berri eman eta izena emateko epea zabalik dagoela jakinarazteko.
“Euskal udaleku”tako arduradunetako bat den Jexux Mari Arrietari elkarrizketa.
Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak antolatzen dituen udalekuaz, ihardun genuen aurreko batean; Iratxen eta Agurainen antolatzen dituenetaz, alegia. Federazioak bakarrik ez ditu, ordea, euskal udalekuak moldatzen. Abaigar, Antzin, Beire eta Bernedo herrietan eratzen duenik ere bada, noski.
Jexux Mari- Arrieta dugu udaleku hauetako arduradunetako bat.Irakurri osorik
Bernedon, Abaigarren eta Goñin izaten dira Euskal Udalekuak. Ainhoak, Leirek eta Maddik Goñiko etxearekin dute lotura, txikitatik. Begirale moduan joaten dira gaur egun, Abaigarrera Ainhoa eta Goñira Maddi. Leirek Abaigarren begirale izan nahi luke. Lan boluntarioa da begiraleena, baina gazte askok jardun nahi izaten du horretan. Irakurri osorik
Abaigar, Bernedo eta Goñiko etxeek osatzen dute Euskal Udalekuak. Gazte andana jarduten da lanean urte osoan zehar udako hezkuntza/aisialdi eskaintza herrikoi eta euskalduna antolatzeko. Euskal Udalekuek eskaintzen dutenaz eta baita bizipen pertsonalez ere hitz egin dugu Ikerne Laskurain, Ibai Madariaga eta Laket Zumalderekin.
Uztailaren 1etik hasita abuztuaren 8ra bitartean izanen dira Euskal Udalekuak. Etxeko txikiek udaz gozatu eta lagun berriak eginen dituzte
Euskal Herri osoko umeei zuzendutako udalekuak ditugu Euskal Udalekuak. Hauetan aisialdi euskalduna eskaintzen da. Gazteek ongi pasatzeko aukera dute eta, aldi berean, heziketa euskaldun bat jasotzen dute. Egungo gaztetxoek aukera gutxi dute beren aisia euskaraz bizitzeko ; are zailagoa da eremu euskaldunetan bizi ez direnentzat. Udalekuetan parte hartzen duten neska eta mutilek euskaraz bizi daitezkeela egiaztatzen dute.
Uda bete abentura, euskaraz, zure eskura! Anima zaitez!!Irakurri osorik
Bada aukera bat uda abenturaz bete eta abentura horiek euskaraz bizitzeko, auzolanetik eta euskal kulturatik edanaz. Osagai horiekin, Euskal Udalekuek egonaldiak prestatu dituzte Goñi eta Bernedoko etxeetan adin tarte ezberdinei egokitutako planekin. Ondo pasatzea da helmuga; euskara eta natura, garraiobideak.
1970eko hamarkadan Euskal Udalekuak jarri zituzten abian hainbat familiak, haurrek oporrak euskaraz igarotzeko. Abaigarren, Bernedon eta Goñin egiten dituzte udalekuak eta Goierritik ere haurrak eta begiraleak joaten dira.
Irakurri osorik
Udalekuen bizitza hoberena da, euskaraz biziz, natura zainduz, lagunen ondoan!Irakurri osorik