Nahia Fernandez eibartarra Bernedoko begiralea da. Magisteritza ikasi zuen ingelesarekin eta haur hezkuntza ere egin zuen. 22 urte ditu eta begirale titulua orain dela 5 urte atera zuen. Euskal Udalekuetan 4 urte daramatza. Euskal Udalekuak jatorriz Ikastolen Elkartearekin batera sortu ziren, 60. hamarkada inguruan. Klandestinitatean ikasten zuten haur horiei udan jarraipena egiteko asmoz. Egun 3 etxe daude: Bernedo, Goñi eta Abaigar. Izena emateko epea martxoaren 6an hasten da, udalekuak.eus webgunean.
Hemeroteka
Euskal Udalekuetan izena emateko epea zabalik egongo da martxoaren 19a arte. Bertan, eskualdeko hainbat begirale jarduten dira urtero begirale zein sukaldari lanetan, eta horietako hiru dira Osa, Valentin eta Martinez.