Skip to content
Menu

Merchandising

EUSKAL UDALEKUAK, UDARAN SOINEAN

Euskal Udalekuak udaran presente egotea nahiko genuke, guztiona den proiektua soinean eramatea eta zabaltzea. Horretarako, gaur gaurkoz eskura dugun materiala eskuratzeko aukera izango duzue webgunearen bitartez, eta, materiala Hego Euskal Herriko 4 hiriburutan jasotzeko aukera izango dugu.

Aurten gure materiala gasteizko OINARRI TAILER OKUPAZIONALAK serigrafiatuko du. 2005 urteaz geroztik garatzen den okupazio-programa bat da OINARRI eta Hogar Alavés elkarteak osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen gizarteratzea bultzatzeko sortutako programen esparruan kokatzen da.

Langabezia eta lan-munduaren bazterketa dira aniztasun funtzionala duten pertsona gehienek jasan ohi dituzten gizarte-desabantaila garrantzitsuenetarikoak. Exijentziak, produktibitate neurrigabeak eta lehiakortasunak, definizioz, biztanleria horren zati handi bat baztertzen dute, gehienak langabezian daude eta lan bat aurkitzeko itxaropenak murritzak dira. Tailerra urrats erabakigarria da persona hauek gizartean integratzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko. Testuinguru horretan sortu zen OINARRI Okupazio Tailerra. Hemen uzten dizuegu beraien webgunea informazio gehiago nahi izanez gero: https://oinarri.org/eu/oinarri/

Jarraian gure materiala erosteko pausoak: 

  • Beheko botoaia sakatu  eta katalogoan dauden materialak zeintzuk diren ikusi. Tailak ere hainbat dira, eta ohar gisa: handi samarrak dira. 
  • Behin materiala erabakitakoan, formularioa bete beharko da. Eskaria egiteko epea MAIATZAREN 12AN amaituko da.
  • Eskaria egindakoan, mezu elektroniko bat bidaliko dizuegu kontu korronte baten zenbakiarekin ordainketa egiteko.
  • Ordainketa egindakoan konfirmatuko da eskaria, eta jarraian materiala jasotzeko pausuak azalduko zaizkizue. 

Hala ere, ez egin duda. Edozein kezka izanez gero jarri gurekin harremanetan webgunean bertan eskaintzen diren bideen bidez, betiere bulegoko ordutegiak errespetatuta, mesedez. 

Bidean egingo dugu elkar topo! Besarkada bana.

Euskal Udalekuak.