Oharra
EUSKAL UDALEKUETAKO COVID NEURRIAK
Hauek hiru udalekuek beteko dituzte neurri orokorrak izango dira. Udaleku bakoitzak bere protokoloa izango du, udalekura egokitua.
NEURRIAK
- Neurriak aldakorrak izango dira, osasun arauen araberakoak
- Haur/Gazteek egunero maskarilla berri bat jarri beharko dute, eta egunero kontrolatuko da tenperatura. Txandan zehar honen jarraipena egingo da.
- Gurasoen inplikazioa bermatu beharko da txanda ahalik eta seguruena izan dadin.
- Udalekuetara harrera era eskalonatuan egingo da
- Haur/Gazteak azpitaldeetan banatuko dira. Azpitalde hauek: gauak eta otorduak batera egingo dituzte, baita ekintza asko ere.
- Azpitalde bakoitzak hezitzaile finkoak izango ditu txanda osoan zehar.
- Jarduerak egiterako orduan, gehien bat kanpoko ekintzak egiten saiatuko gara, instalazioen arabera.