Iruñeatik 25 Kmtara dagoen herrixka honetan azken 20 urteetan udalekua antolatzen dugu, lehen Beiren 1970az geroztik.
140 haurrentzako tokia dugu.
Andia Mendikatean kokatua, aukera paregabea mendi aktibitateak egiteko eta natura gertu sentitzeko.
Inguruko herrietako piszinak erabiltzen ditugu.
Goñiko Udalekuan, gaur eguneko gizarteak eskaintzen dituen baloreez gain gizartean lantzen ez diren hainbat helburu eta ideiei eman nahi diegu tartea… elkarlana, talde lana, hezkidetza etab. Balore guzti horiek, Euskal Herri osoko haur guztiei transmititzea da gure nahia. Goñiko udalekuan lan egiten dugunok, borondatez egiten dugu, proiektuan eta balore horietan sinisten dugulako.
Helburu nagusia, udalekura datozen haur guztiek ondo pasatzea da. Ondo pasatzea bai, baina nola? Euskaraz eta euskal kulturan eta giroan murgildurik. euskara hutsean aritzeko eta bizitzeko aukera badagoela azaldu nahi diegu Euskal Herri osoko haurrei.
Gainera,udalekuak eta Goñiko herriak ematen dituen aukerez baliaturik, balore guzti horiek, naturarekin bat eginik ikasiko dituzte, eta nola ez, berau maitatzen eta errespetatzen.
Natura eta euskarak guztion balore eta ondare izan behar dutelako!!!!!!!
7 itsasoetan barrena ibili ondoren, lortu dut azkenik nire altxor guztiak gordetzeko leku paregabea. Teodosio, Goñiko jauna zenaren eskuetatik jaso nuen bertara iristeko mapa, eta orain zuen eskuetara iritsiko da. Toki izugarri hau ezagutu nahi baldin baduzue jarraitu itzazue mapa honetako pistak.
Non nagoen asmatzen duzuenok zuen zain izango gaituzue, bai ni neu eta baita bertan nirekin bizi diren sorgin, lami eta basoko biztanle guztiak. Manuren piratakide izateko balentria duzuenok, hemen aurkituko dituzue nahi beste altxor, istorio, misterio eta abentura.
Nire itsasontzian zuentzat tokia dago, baina bidaia ez da horren erreza izango, haserrarazten banauzue benetako kortsario bihurtuko naizelako!! JA, JA, JA!!!
Baliabide aldetik, 140-160 haur hartzeko azpiegitura trinkoa du Goñiko Dorrekoa Euskal Udalekuak. Horretarako, 3 pisuko etxe sendo eta paregabeaz baliatzen gara; non haur guztientzako ohatzez hornitutako logelaz gain, sukalde, jangela, gaubela gela, eritegi etab. ditugun.
Etxetik kanpo, beste bi zelai ere badira haurren gozamenerako. Herriko frontoian eskuz nahiz palaz pilotan egin daiteke.