Agurra

UDA BETE ABENTURA, EUSKARAZ, ZURE ESKURA!
Udan ere euskaraz bizi nahi duenak horretarako aukera ezin hobea du EUSKAL UDALEKUETAN.
40 urte baino gehiago pasa dira euskara hutsezko udalekuak antolatzen hasi ginenetik, eta gaur egun ere hasiera hartako asmo eta ilusio berberak ditugu Abaigar, Goñi eta Bernedoko Euskal Udalekuetan gabiltzan hezitzaileok.
Lan boluntarioa eginez, Euskal Herri osotik gure artera datozen ume eta gazteei udan ere euskaraz bizitzeko eta gozatzeko aukera eskaintzen diegu.
BIZI EZAZU UDA EUSKARATIK ETA EUSKARAZ!
ZATOZ EUSKAL UDALEKUETARA!

Aukeratuak

Hemen duzue txanda bakoitzerako aukeratuak izan zaretenon zerrenda

Txandak

Abaigar

1.Txanda

(15 egun) 80 plaza
Uztailaren 2tik 16ra
02-03-04an jaioak
255€

2.Txanda

(15 egun) 80 plaza
Uztailaren 16tik 30era
05-06an jaioak
255€

3.Txanda

(15 egun) 80 plaza
Uztailaren 30etik Abuztuaren 13ra
07 – 08an jaoiak
225€

Bernedo

1.Txanda

(15 egun) 100 plaza
Uztailaren 1etik 15era
07 ta 08an jaioak
255€

2A.Txanda

(9 egun) 100 plaza
Uztailaren 15etik 23ra
09 ta 10ean jaioak
155€

2B.Txanda

(9 egun) 100 plaza
Uztailaren 23tik 31ra
09 ta 10ean jaioak.
155€

3.Txanda

(9 egun) 100 plaza
Uztailaren 31tik Abuztuaren 8ra.
11 ta 12an jaoiak.
155€

4.Txanda

(16 egun) 80 plaza
Abuztuaren 8tik 23ra
04, 05 eta 06an jaoiak
275€

 

Goñi

1.Txanda

(10 egun) 140 plaza
Uztailaren 8tik 17ra
11 ta 12an jaioak
170€

2.Txanda

(14 egun) 100 plaza
Uztailaren 17tik 30era
07 ta 08an jaioak
245€

3.Txanda

(10 egun) 140 plaza
Uztailaren 30etik Abuztuaren 8ra
09 ta 10ean jaoiak
175€

OHARRAK:

  1. Euskal Udalekuetan euskara hutsean bizi gara! Beraz, ez ezazue euskaraz ez dakien ume edo gazterik bidali!
  2. Izen-ematea, martxoaren 4tik aurrera.
    Izen-ematea egiteko, gure webgunean (www.udalekuak.eus) dagoen fitxa bete beharko duzue. Gehienez, 3 haurren/gazteren eskaerak onartuko dira eta, asko jota, taldeak 3koak izango dira. Mesedez, ez ezazue izen-ematea errepikatu. Batetik, zuon umeek/gazteek ez dutelako parte hartzeko aukera gehiago izango; eta, bestetik, horrek bulegoko lana ikaragarri zailtzen duelako.
  3. Izen-ematea egin aurretik, ondo begiratu zein den umeari/gazteari dagokion txanda. Aukera gehiago egoten da abuztuko txandetan.
  4. Txandak guztiz bete arte zabalik egongo da izen-emate epea. Martxoaren 18tik aurrera, plaza baino eskaera gehiago dauden txandetan aukeraketa egingo da. Aukeraketa ez dugu zozketa bidez egiten. Hainbat irizpide hartzen ditugu kontuan (parekidetasuna, ahalik eta herri gehienetako jendearen parte-hartzea…)
  5. Apirilaren 15ean jakinaraziko zaizue zuen umea/gaztea aukeratu dugun ala ez. Web orrian aukeratu eta ez aukeratu zerrendak egongo dira. Izen ematearen identifikazio zenbakia erabili beharko da, izen ematea egitean eta bueltako emailean agertzen da. Aukeratuei informazio gehiago  emailez bidaliko zaie.
  6. Gurekin harremanetan jartzeko:
    • Telefonoz: Goizeko 10.00etatik 12.00ak arte eta 18.00etatik 20.00ak arte (678011708 eta 945107314)
    • Emailez: udalekuak@udalekuak.eus